Turismoa, egunerokoan eragina duen femonemo bihurtu da Donostian. Eta munduan. Kudeaketa behar duen fenomenoa. Bai bertan bizi direnen eta bisitari gisa datozenen arteko oreka iraunkorra bermatzeko. Donostia aldatzen ari da eta, hiriarekin batera, turismoa ulertzeko modua. Gurera Donostiarren eta turismoaren arteko harremana eraldatzen duen kudeaketa eredua da. Disruptiboa, errealista eta integratzailea.
informazio gehiago
Gure bihotzetan dagoena. Egunero bizi nahi duguna. Munduan bakarra den Donostia. Egunerokoan eraikitzen goazen gure bizitokia. Bisitariei irekia baina masifikazioari itxia. Bertakoa balioan jartzen duena. Bisitari abegitsuak nahi dituena. Orekan, elkarrizketan eta errespetuan. Eta horretan gaude. Hiri jasangarriago eta bizigarriago bat eraikitzeko bidean.
Argazki eder bat baino gehiago dena. Egunerokotasunean, bizitzaz beterik dagoen hiria. Guztiok zaindu nahi dugun bizilekua. Bisitariak ongi etorriak izatea garrantzitsua izanda ere, tokikoen ongizatea lehenesten duen Donostia.
Erabakietan eta ekintzetan islatzen dena. Turismoak aurrez-aurre jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko bidea. Dagoeneko hartu ditugun eta etorkizunean hartzen jarraituko ditugun neurrien bermea duena. Eta horretarako, bada tresna boteretsu bat. Entzutea eta partekatzea oinarri dituena. Elkarrekin, erabakiak hartzea Udalaren berme instituzionalarekin.
Donostiarron indarra. Askotan agerikoa ez dena, baina hor dagoena: auzolana, elkartasuna eta zaintza. Eta horrek benetako aldaketa ekar dezake. Ze bada elkarrekin eraiki dezakegun etorkizun bat. Donostia jasangarriago bat. Utopia bat dirudien arren, elkarrekin lan eginez, lortu dezakeguna.
Izen bat baino gehiago dena. Jarrera bat. Ikuspegi bat. Bide bat. Donostia zainduko dugunaren promesa. Guk, donostiarrok, badugu zeresana eta zeregina. Eta horretarako sortu da Gurera.
Gurerak turismoa hiri-estrategiaren baitan kokatzen eta kudeatzen du, herritarren entzute aktiboarekin, sektorearekin eta erakundeekin elkarlanean.
Gurerak turismoa kudeatzen du, eguneroko bizitza babesteko. Tokikoen eta bisitarien gogobetetzea ditu ardatz, bizi-kalitatea sendotuz eta bisita-kalitatea bermatuz.
Kudeaketaren onurak emaitzekin frogatzen dira. Lorpenak gardentasunez eta maiztasunez bistaratuz.
Gurerak Donostiaren esentzia babesten duelako, hona etortzearen esperientzia aberastuz.
Donostiako Udalak, hotelen hedapena arautzeko, lizentzia berriak mugatu ditu, ondarea zaintzeko eta hiri-ingurunea errespetatzeko irizpideak betetzen dituzten eraikin berezietan izan ezik.
Donostiako Udalak bisita gidatuak arautu ditu taldeen tamaina 25 pertsonetara mugatuz, ordutegi gakoetan duten eragina murriztuz eta megafoniaren erabilera debekatuz. Helburua argia da: espazio publikoak babestea, bizilagunen lasaitasuna errespetatzea eta hiria modu jasangarrian partekatzea.
Donostiako Udalak tasa turistikoa bultzatzen du, hiriko turismoa arautzeko neurri gisa. Pertsonako eta gaueko 3 euroko tasarekin, urtean 4 milioi euro bilduko lirateke, herritarrentzako azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko baliatuko liratekeenak.
2025ean %33 gehiago erabili dira Donostiak dituen hiru disuasio-aparkalekuak. Honez gain, Isuri Gutxiko Eremuak %31 murriztu du nitrogeno dioxidoa Donostiako erdigunean.
Donostiako Udalak, Donostia Turismoaren bitartez, karga turistikoaren gaitasunari buruzko ikerketa abiarazi du, turismoak hirian dituen eraginak neurtzeko. Turismoaren Behatokiarekin batera, bi tresna horiek aukera emango dute datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko eta politikak eraginkortasunez doitzeko.
Eta 330etatik 70 baino gehiago, hiriko dendak. Turistek eta bisitariek aintzat hartzen dituzte. Bertan kontsumitzen dute. Eta tokiko merkataritzari emandako babes horrek bizirik mantentzen du gure nortasuna.
MICE turismoak mundu osoko ikertzaile, profesional eta liderren topagune bihurtzen du gure hiria. Sektore estrategikoak indartzen ditu, enplegu kualifikatua eta sare iraunkorrak sortuz. Kongresu baten egoitza izatea harro egoteko modukoa da Donostiarrentzat: nazioarteko ospea indartu, gure enpresak bultzatu eta gure talentua bistaratzen baititu.
Donostiako Parte Zaharreko eta Erdialdeko ekitaldien kopurua eta maiztasuna mugatuko ditu, eta hiriko beste eremuetara deszentralizatzea sustatuko du. Helburua argia da: auzokideen atsedenari eta eguneroko bizitzari lekua ematea eta hiriko jarduera modu orekatuan banatzea
Hiriaren ekonomiaren %13,9 da: 1.065 milioi euro eta 15.000 lanpostu baino gehiago sortuz. Zenbakietatik haratago, kongresuek eta topaketek ezagutza ekartzen dute, enpresak eta industria konektatzen dituzte eta talentua eta berrikuntza erakarriz.
Donostia hobeto zaindu eta partekatzeko.

Zaindu ditzagun atsedena, auzo bizitza eta mugikortasuna. Hiria, lehenik eta behin, bizilekua baita.
Erabakiak elkarlanean hartzen dira: erakundeen, sektorearen eta herritarren artean. Horrela eraikitzen da guztiontzat bizitzeko moduko hiria.
Datuetan oinarritutako erabakiak hartzen ditugu. Ekintzak neurtu, argitaratu eta doitu egiten ditugu. Konfiantza datu gardeneetan eta emaitza egiaztagarrietan oinarritzen da.
Erabilera, ordutegi eta aforo arautzeak. Espazio publiko babestua. Atsedenaldia bermatua. Egoiliarren eskubideen eta bisitarien gozamenerako oreka.
Aldiriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoz lotuz. Emisio Txikiko Eremua. Auto gutxiago, aire hobea eta eguneroko ibilbide azkarragoak.
Euskara eta gure kultura balioan jartzen ditugu. Tokiko merkataritza eta ostalaritza babesten ditugu. Gonbida dezagun bisitaria gure benetako nortasuna ezagutzera.
Ezagutza, talentua, berrikuntza, enplegua, sareak eta nazioarteko ospea (saturaziorik gabe). Hiria konektatzen eta kokatzen dute. Guztiontzako onura.
Zarata gutxiago, emisio gutxiago, hondakin gutxiago. Datozen belaunaldientzat hiria babesten dugu.
Zer egiten dugun eta zer lortzen dugun, klik batean. Edonork jakin dezake zein puntutan gauden eta aurrera nola egiten dugun.
Partekatu dezagun Donostia, bere izaera lausotu gabe. Bisitan bazatoz, lagundu iezaguzu guk etxetzat dugun hiria zaintzen.
Denon bizitzan eragina duen gaia da turismoarena. Gureran zenbat eta gehiago izan, hobe.
Partekatu dezagun Donostia, bere izaera lausotu gabe. Bisitan bazatoz, lagundu iezaguzu guk etxetzat dugun hiria zaintzen.
EMAN ZURE IRITZIAEGIN BAT GURERA KONPROMISOAREKINEZAGUTU VISIT BIZI ESTRATEGIAPartekatu dezagun Donostia, bere izaera lausotu gabe. Bisitan bazatoz, lagundu iezaguzu guk etxetzat dugun hiria zaintzen.
EGIN BAT GURERA KONPROMISOAREKINEGIN ZAITEZ BAZKIDEEZAGUTU VISIT BIZI ESTRATEGIAPartekatu dezagun Donostia, bere izaera lausotu gabe. Bisitan bazatoz, lagundu iezaguzu guk etxetzat dugun hiria zaintzen.
EGIN BAT GURERA KONPROMISOAREKINDONOSTIA ZAINTZEKO AHOLKUAK